Erraldoiak ume-kontu omen dira; baina bai, bai, bai zera, ume kontu: denok gara ume, nahiz gurea oso barren enterratuta eduki. Iruñar guztiok daukagu geure fotografitxoa, hankagorri bat ginela, erraldoi edo kiliki baten ondoan, jeneralean beldurrez negar-garrasika. Erraldoien konpartsa bezalako tokirik ez dago kanpora ekartzeko segur aski erdi zerrendua daukazun inozentzia hura.
ERRALDOIEN AGURRA
Gomendatzen dizugu batez ere erraldoien despedida ez galtzea: uztailaren 14an izaten da, arratsaldeko 2,30etan. Milaka ume juntatzen dira autobus geltokian erraldoiei urtebeteko despedida ematera (erraldoiak ez dira ateratzen gainerako urtean, non ez den atzerrira biaje bat egiteko edo zita izugarri inportante batengatik).