Gutxiago geriatzen da ...

camisetas
  • New York

    New York

Erraldoiak New Yorken

José Luis Larrión
Sanfermines, 204 horas de fiesta gidatik hartua

Erraldoiak inguratuz joaten den Buruhandi, Kiliki eta Zaldiko multzo handiari Konpartsa deitzen zaio eta, esan bezala, antzinatik oso bidaiaria izan da. Hala ere, 1860. urte aldera gure erraldoiak sortu zituen Tadeo Amorenak inoiz ez zukeen pentsatuko horiek beren neurriak munduko eraikin altuenekin alderatuko lituzketenik, New Yorkeko etxe-orratzekin, alegia.

Inguruko lurraldeetan mirestua eta txalotua izaki, 1965. urteko urrian, Iruñeko Konpartsak Estatu Batuetako hiri hartako etorbideetan zehar paseatzeko aukera izan zuen, urte hartan "Bakea, Ulermena xede" lemapean gauzatu zen Nazioarteko Feria zela eta.

Antolatzaileek Nafarroako espedizioari baldintza bakarra jarri zioten, hots, lurralde amerikarrak ordezkatzen zituen erraldoi bikotea ez eramatea, beltza zelako. Hortaz, soilik Europa, Asia eta Afrikako erraldoiak, amerikarrak baino azal argiagokoak, egon ahal izan ziren New Yorken.

Aipatzekoa da baina, Iruñean bi erraldoi beltzak utzi genituen arren, Estatu Batuetan egindako ekintzetan gure "kilikiak" garraiatzeko zenbait lagun kontratatu zituztela, eta, arnasa hartu eta lasaitzeko, beren buru handiak altxatzen ikusi genienean, hura bai sorpresa garraiatzaileak beltzak!! zirela ikustean.

© José Luis Larrión.