Irteera: Udaletxe plazatik, 9:30ean. Ibilbidea: Hortik abiatuta. Udalbatza lagunduko du, Mercaderes eta Curia Kaleetan barna, Katedraleraino, Kabildoaren bila. Itzulera: Curia eta Mercaderes kaleetan, Udaletxe plazan, San Saturnino kalean eta kale Nagusian barna, San Lorentzo elizaraino, bertatik San Fermin prozesioa abiatuko da, Taconera, San Anton, Zapateria eta Calceteros kaleetan, Udaletxe plazan, San Saturnino kalean eta Kale Nagusian barna.
Konpartsak Kale Nagusian hartuko du atseden, meza esan bitartean. Elizkizunak amaitutakoan, Kabildo eta Udalbatza lagunduko ditu Katedraleraino, Kale Nagusian, San Saturnino kalean, Udaletxe plazan, eta Mercaderes eta Curia kaleetan barna. Katedralera iristean, Konpartsak bertako atarian dantzatuko du, elizako agintariei agurra emanez. Udalbatza Curia eta Mercaderes kaleetan barna itzuliko da Udaletxe plazaraino. Han, Konpartsak dantza eginen du, udal agintariei agurra eginez. Ondoren, Konpartsa bere egoitzarantz abiatuko da Konpartsa, Mercaderes eta Txapitela kaleetan, Gazteluko plazan, San Ignazio etorbidean eta Lizarra eta Tutera kaleetan barna, Autobus-geltokiraino.