Gutxiago geriatzen da ...

camisetas

14. eguna

Irteera: Autobus-geltoki zaharretik, 9:30ean. Ibilbidea: Tutera kalea, Vínculo plaza, Vínculo kalea, Sarasate pasealekua, Comedias kalea, Pozo Blanco, Zapateria, Udaletxe plaza. Plaza horretatik bertatik abiatuta, Konpartsak Udalbatza lagunduko du, San Saturnino kalean eta Kale Nagusian barna, San Lorentzo elizaraino. Han San Fermin zortziurrenaren elizkizuna izanen da. Elizkizuna egin bitartean Konpartsak Kale Nagusian hartuko du atseden. Ondoren, Udalbatza lagunduko du Kale Nagusian eta San Saturnino kalean barna, Udaletxeraino. Udaletxe plazan, hainbat dantza eskainiko ditu, Udalbatzaren eta Hiriaren ohorean. Horiek amaitzean, Konpartsa bere egoitzara itzuliko da, Mercaderes eta Txapitela kaleetan, Gazteluko plazan, San Ignazio etorbidean eta Lizarra eta Yanguas y Miranda kaleetan barna, Autobus-geltoki berriaraino. Hor, haurrek ADIOA emanen diote ERRALDOIEN ETA BURUHANDIEN Konpartsari.