El Archivo Municipal de Pamplona se encuentra en el primer piso de la Calle Mercado número de 11 de Pamplona.
EUS Bi dira sanferminekin zerikusia duen oro kontserbatu eta katalogatzeko interesa duten artxiboak. Bata Iruñeko Udal Artxiboa da, eta bestea, Iruñeko Miserikordia Etxeak duen Artxiboa. Bi erakundeek dohaintza altruistak onartzen dituzte festaren oroipena kontserbatzea helburu, eta horretarako datuen tratamenduan profesionaltasuna, jabetza intelektualaren transmisioa eta defentsa eta dokumentuen kontserbazioa eta zaintza eskaintzen dituzte.
Iruñeko Udal Artxiboak festa eta entzierroari buruzko fototekarik hoberena du, Zubieta y Reteguik eta José J. Arazurik argazkien legatua egin ondoren bereziki osaturik. Sanferminetako kartelen eta eskuzko egitarauen bildumarik handiena, santuaren kaperarekin erlazionaturiko plano eta dokumentuak eta festarekin erlazionaturiko udal jarduera osoaren erregistroa ere gordetzen ditu. Haren arduraduna Ana Hueso da eta artxiboarekin hemen kontakta dezakezu.
Ez horren ezaguna Iruñeko Miserikordia Etxeko artxiboa da, Mecaren fundazioarena eta irabazi asmorik gabea. Han 300 urteko informazioa zaintzen da, gehiena entzierroarekin eta zezen-plazarekin lotua. Mecak antolatzen ditu entzierroa eta zezenketak eta horregatik gordetzen dituzte hala 1920an hesia jartzearen fakturak nola Zezen Feriako kartel guztiak. Sarrera txartelak, egitarauak, argazkiak, kartel pribatuak... interesatzen zaizkio bilduma horri. Haren arduraduna Beatriz Itoiz da eta artxiboarekin hemen kontakta dezakezu.