Sanfermin.com
Encierro y fiestas de Sanfermin, del 6 al 14 de julio de 2013

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

Zer da San Fermin gortea?

Elkarte hori 1885ean eratu zuten San Ferminen mesedeak eskertzeko, izan ere, tradizio katolikoaren arabera, Iruñeko hiria inguruko biztanleriak lermatu zituzten izurrite batzuetatik salbatu zuen

San Ferminen Gortea 1885ean sorturiko elkarte erlijiosoa da eta bi sexuetako 800 kide baino gehixeago ditu. Egoitza San Lorentzo parrokia bulegoan du, Iruñeko Kale Nagusiko 74 zenbakian, zeren parrokoa beti izaten baita Gorteko Gobernu Batzordeko buru, idazkariak, diruzainak eta lau kidek lagundurik. Haren helburu nagusia San Ferminenganako gurtza (kristau katolikoa) mantendu eta debozioa sustatzea da. Momentu honetan promozio hau, gorteko batzuen ekimen berezitik harago, San Ferminen erlikiak materialki mantentzera eta festa handiak ospatzean konpainia egitera mugatzen da.

Gortea egun hauetan ohoratzen du San Fermin: Urtarrileko bigarren igandean erlikien festa izaten da, zeinek horiek Amiensetik (Frantzia) Iruñera ekarri zituztenekoa gogoratzen baitu. Uztailaren 6an bezperak izaten dira, uztailaren 7an patroiaren eguna ospatzen da, prozesioa -Gorteko Batzordea eta nahi duten kideak bertan- eta gero santuaren kaperako elizkizuna eginez. Uztailaren 14an 11.00etan Zortziurrena (santuaren egunetik zazpi egunera) egiten da, Udala hiriaren izenean joaten dela, sanferminen bukaera erlijioso gisa.

Horrez gain, irailean erlijio ikuspuntutik San Ferminen egun handia ospatzen da. 25ean San Ferminen martirioaren eguna gogoratzen da, 17tik santuari eskainiriko bederatziurrenaren (bederatzi elizkizun) ondoren.

Suscríbete al boletín de noticias