Sanfermin.com
Encierro y fiestas de Sanfermin, del 6 al 14 de julio de 2013

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

Entrega de la Alpargata de Honor de 2008

  • Concurso de Fuegos Artificiales

    Concurso de Fuegos Artificiales

  • Juan José Armendariz, Gallico 2007

    Juan José Armendariz, Gallico 2007

Sariak sanferminetan

Sanferminetan 35 saritik goiti banatzen dira. Haien artean arte eta toreatzearen aitortzak nabarmentzen dira

Sanferminetan Iruñera 2 milioi lagun baino gehiago etortzen badira eta 35 sari baino gehiago baldin badaude, zerbait egokitzeko duzun probabilitateak mugatua irudi du. Alabaina edozein lurraldetan loteria egokitzeko dagoena baino askoz ere handiagoa da, han sari gutxiago eta jende gehiago baitago. Egia da Iruñean barna urte osoan zehar paseatzen denak abantaila duela, baina baten bat izan beharko zuen pairatzen ditugun negu aspergarri horiek aguantatzeagatik!

Mota guztietako sariak daude: bestarekiko interesa duen atzerritarra aitortzen duena, argazkilaririk onenarena, artista lizunenarena edo karkaxa batez oliba-hezurra urrutienera jaurtikitzen duenari ematen diotena. Sariei dagokienez, animaliendako sariak ere badira, hala nola zezen kementsuenarena, edo gauzetarakoak, su artifizialen bilduma onenari emandakoa, adibidez. Hala ere esan daiteke askoz ere sari gehiago dagoela, ezezagunak izanagatik hor daudenak, mozkortienarendakoa, musurik onenari egiten zaizkion ohoreak, Nabarreriako iturritik egindako jauzi onenari emandakoa, entzierroko korrikalari beldurtiarena edo galtza zuriak nori ematen dion hobekien, hari emandako saria.

Hemen denak bildu ditugu diziplina eta errekonozimenduak ikus ditzazun. Agian bestaren kartela marrazteagatik emandako saria izan daiteke garrantzizkoenetako bat.

Suscríbete al boletín de noticias