Hala ere, 1860. urte aldera gure erraldoiak sortu zituen Tadeo Amorenak inoiz ez zukeen pentsatuko horiek beren neurriak munduko eraikin altuenekin alderatuko lituzketenik, New Yorkeko etxe-orratzekin, alegia.
Inguruko lurraldeetan mirestua eta txalotua izaki, 1965. urteko urrian, Iruñeko Konpartsak Estatu Batuetako hiri hartako etorbideetan zehar paseatzeko aukera izan zuen, urte hartan "Bakea, Ulermena xede" lemapean gauzatu zen Nazioarteko Feria zela eta.
Antolatzaileek Nafarroako espedizioari baldintza bakarra jarri zioten, hots, lurralde amerikarrak ordezkatzen zituen erraldoi bikotea ez eramatea, beltza zelako. Hortaz, soilik Europa, Asia eta Afrikako erraldoiak, amerikarrak baino azal argiagokoak, egon ahal izan ziren New Yorken.
Aipatzekoa da baina, Iruñean bi erraldoi beltzak utzi genituen arren, Estatu Batuetan egindako ekintzetan gure "kilikiak" garraiatzeko zenbait lagun kontratatu zituztela, eta, arnasa hartu eta lasaitzeko, beren buru handiak altxatzen ikusi genienean, hura bai sorpresa garraiatzaileak beltzak!! zirela ikustean.
© José Luis Larrión.
Sanfermines, 204 horas de fiesta gidatik hartua
Hemeroteca de La Vanguardia. La Vanguardia "12-10-2009". "puso una nota de justo empaque entre las risueñas aportaciones de los cubanos, el gracejo de los portorriqueños, la vistosidad de los Coros y Danzas españoles y los danzarines vasconavarros, con el fondo de los gigantes y cabezudos pamplonicas."