Alakarga
Bar de ambiente más antiguo de Pamplona y uno en los que más diversión se puede encontrar. Puedes seguirlo a través de facebook. Plaza Monasterio de Azuelo 1. Gay.
Mineo taberna
Mineo tabernak Sal Mineori zor dio izena, Hollywooden 50eko hamarkadan sekula bere izaera sexuala ezkutatu ez zuen aktore italiar-amerikarrari, alegia. Baiona Etorbidea 32an. Gaueko taberna, bezero homosexualak.
Nicolette
Gay friendly, giroa alde zaharrean bertan. House musika. Oso mugitua Sanferminetan. Tejeria, 34.
La Pulga
Aldapa, gay friendly, Nabarreria kalearen ondoan. Carmen, 2. Sanferminetan Chochi Music.
Aldapa
(Giroan Las Antonias bezala ezagutua) Nabarreria Plaza, Aldapa kalearekin kantoia eginez. Bezeroak lesbianak. Sanferminetan Chochi Music, besteak beste.
Disco Bar M-40
Gay. Katearen Donibane Plaza, 2. Gizonezko bezeroak, gela iluna badago.
Meson de la Navarreria
Gayfriendly. Nabarreria Plaza, pintxo eta kafeetako taberna, denetariko bezeroak, euskal musika.
Racer Kafe
Gayfriendly. Caldereria kalea, 30. Toki lasaia.
Diskotekak
Diskotekak ez dira ez gay ez gayfriendly, baina giroko jendeak haietara jotzen du, halako orduetan ez baitago besterik.
Movie Music Club Pamplona
Ostirala bakoitietan Malice Club delakoa hartzen du, gaueko sesio bat gay bezeroei zuzendua, hainbat esparrurekin - chill out, areto nagusia eta emanaldietarako aretoa -. Sanferminetan bestelako programazioa eskaintzen du. Kontsultatu haien web orrian.
Reverendos
Belateko monasterioa, 5. Donibane auzoan, Iruñeko erreferentziako diskoteka "gaixtoa" duzue, eta bertan musika komertzialeko eskaintza duen areto bat (Reverendos) eta musika elektronikoa dantzagai duen beste bat (Doblerre) aurki daitezke. Ostiraletan DOBLEERRE DOBLEPOP eskaintza ematen da, pop musika alternatiboenaren hainbat ordezkari hartzen dituena.
Vaivén
Baiona Etorbidea, 45. Iruñeko diskoteketan txikienetakoa da hau, Donibane auzoan kokatua, musika komertziala entzungai.