Mercaderes bukaeran bidea angelu zuzena da eta Estafetan gora egiten du. Hemen bi gauza gogoan hartu behar dituzu: arrisku handia du hemen bira ezkerraldetik emateak, hau da, kanpoaldetik; inertziak kanpo aldera bultzatzen ditu zezenak; maiz asko jo hesiaren eta hormaren kontra, eta erori ere egiten dira. Talka hortan beti despistaturen bat harrapatzen dute tartean. SAIA ZAITEZ BIHURGUNEA ESKUINALDETIK HARTZEN, HAU DA, BARNE ALDETIK.