Entzierroa Santo Domingo aldaparen beheko aldean hasten da. Lehenbiziko puska hau, 280 bat metrokoa, entzierroko puskarik arriskutsuena omen da, hala dio ohiturak; zezenek hemen inon baino azkarrago egiten dutelako laster. Ukuilutik atera berriak dira eta berehala hurreratzen zaizkizu. Zehatzago esateko, kalearen azken puska, Udal Plazan sartu aurrekoa, omen da parterik arriskutsuena, han ez baitago inolako babeslekurik erretiratzeko. Gogoan hartu hori zure lasterra non hasi erabakitzeko.
Tarte honetako beheko aldean hobi moduko bat egina dago horman eta barrenean San Ferminen irudi bat. Lasterkariek otoitz antzeko zerbait zuzentzen diote lasterra hasi baino minutu batzuk lehenago.