Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geriatzen da ...

camisetas

Betizuak

Entzierroko azken zezena ukuilura sartu denean, betizu edo bigantxak ateratzen dira plazara: txekortxo basatiak. Adarrak bolaz estalita dituzte: betizuekin astindu ederrak bai, baina normalean apenas hartuko duzun zauri larririk (inoiz edo behin, halere, gertatu izan da, baina gehienbat zorte txarragatik).

Lau betizu izaten dira. Josteta erraza da: txekorrak joka egiten dizunean alde egin behar diozu, abaila eta trebezia erabiliz. Kasu: ez da uste bezain erraza. Debeku da betizuak gogaitu, mindu, eutsi edo jotzea: horretan ari zarela harrapatzen bazaituzte igoal zuri emanen dizkizute ostiko batzuk.