Gutxiago geriatzen da ...

camisetas

© Zubieta y Retegui

Giza pilak

Erorketa kateatuak

 

Batzutan gertatzen dira kateatutako eroriak. Eroriek erorarazten dituzte beste batzuk eta horrela sortzen dira jende metak entzierroko bide guztia ixten dutenak.

Beti leku berean gertatzen dira: plazako sarreran. Oso estua da eta jendea ziztu bizian etortzen da.

Beharrik, ez dira maiz gertatzen: azken jende meta handia 1977an gertatu zen.

Baina gertatuz gero, jende metak beldurgarriak dira: zezenek gorputzen gainetik salto egiten dute sarraskia eginez, edo bestela jiratzen dira eta buelta kalera: zauritu eta hildakoen zerrendak benetan luzeak dira.

MENDE HONETAKO JENDE METAK

1922. Uztailaren 7an. Kailejoian jende meta. Zezenak, zezentzainak atzetik xaxaka dituztela, jende mukuruan gora egin eta sartu ziren plazara. 100 zauritu.

1943. Uztailaren 7an. Kailejoian jende meta berriz ere. Zezenak gelditu egin ziren eta hiru minutu egon ziren bertan gainetik salto egitera apoderatu baino lehen. Jendea atzera hasi zen kalera ateratzeko eta beste jende meta bat sartu zen kailejoiaren sarreran, eta zezenak bi jende-barreraren artean harrapatuak gelditu ziren.

1960. Uztailaren 7an. Estafeta kalean. Zezen bat joka hasi zen jende metaren kontra. 20 zauritu.

1970. Uztailaren 8an. 40 lagun kolpatu ziren kailejoian sorturiko jende metan. Horietako bat larriki zauritu zen.

1975. Uztailaren 9an. Kailejoian. Jende meta sortu zenean, kabestroak gainetik salto egin, baina zezenek buelta eman eta kalera atera ziren berriz. Atzera kailejoian sartu zirenean, adarka urratu zuten bidea jendean barrena. Hildako bat, 16 zauritu larri eta ehun baino gehiago kolpatu.

 

1977. Uztailaren 8an. Kailejoian. Hildako bat (jende metan itoa) eta hogeita hamabost zauritu.