Kapotiko hau, santuaren parte-hartze mirakuluzkoa, horixe bera da askorentzat esplikatzen duena zenbat aldiz ateratzen diren onik lasterkariak estuasun larri askotan.
Batzuk bene benetan sinisten dute, beste batzurentzat mintzatzeko modu bat da, tradizio bat. Nolanahi ere den, den-denek (sinisten dutenek eta besteek) kantatzen diote santuari entzierroa baino lehenago.