Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

Guardiola Fantoniren "Entrometido" zezenak Noruegako Anne Karlin Ruan adarkatu zuen 1991ko uztailaren 8an.

  • Portentoso cae en Estafeta. 9 de julio de 2002. Tardó 12 minutos en completar el encierro.

    Portentoso cae en Estafeta. 9 de julio de 2002. Tardó 12 minutos en completar el encierro.

  • Carlos Roa recoge el instante donde Daniel Jimeno recibe la cornada que acabaría con su vida

    Carlos Roa recoge el instante donde Daniel Jimeno recibe la cornada que acabaría con su vida

Zezen arriskutsuenak

"Antioquio", "Ermitaño", "Capuchino", "Castellano", "Semillero", "Doloroso II" edo "Liebrero" dira entzierroaren historiako adardun ospetsuetako batzuk

Tragediari loturiko bestelako izenez ari bagara, "Capuchino" gogoratu behar dugu. Jandilla ganadutegiko animalia horren izena historiara iraganen da Telefonica aldean Daniel Jimeno Romeroren bizitza akitu baitzuen. 27 urte zituen gazteak eta Alcalá de Henareskoa zen. 2009ko uztailaren 10a zen. Instant horren irudia Sanfermin.com-en argitaratu zen Pablo Roaren trebeziari esker

Urte horretan bertan beste adardun batek bere sinadura utzi zuen ibilbide osoan zehar. Miura bat zen, "Ermitaño" izenekoa, eta 575 kilorekin irteeratik ikusi zuen ororen aurka oldartu zen. Mercaderesko bihurgunean lurrera erori eta Miamiko Rick Música korrikalaria, zein, Miurek lasterka egiten duten aldiro, amerikanaz janzten baita, adarkatzeko zorian egon zen. Telefonican hainbat adar ukaldi egin zituen hesiaren aurka eta Sanfermin.com-eko argazkilari Victoriano Izquierdo bota zuen, Javier Ibáñez izutzen zuen bitartean. Alabaina, jokatzeko zezen gisa Ermitañorena gehien gogoratuko dugun balentria Pello Torreblanca 44 urteko iruinsemeari eman zion jipoia da. Mirariz salbatu zuen bizia zezenak hesi-atzearen kontra bere mende minutu erdiaz eduki baitzuen, pasarte larrigarrian.

Ez da aldi bakarra zezen batek sei lagun adarkatzen dituena. 1988an Cebada Gago ganadutegiko "Doloroso II.ak" dozena bat lagun adarkatu zituen. 510 kilorekin Doloroso II.ak Santo Domingon aurretik eraman zituen Iruñeko Arturo Bueno 42 urtekoa eta Jesús Irigoyen 32 urtekoa. . "Doloroso II.ak", malda bukaeran, lehendabizi Arturo Bueno adarkatu zuen. Oldartzearen ondoren, atzera egin zuen. Azoka plazaren aldean, bigarren pasadan, Irigoyen adarkatu zuen. Orduan "Doloroso II.a " kortako ateraino itzuli zen. Idi joaldunak eramaten saiatu ziren baina han gelditu zen, hainbat minutuz. Entzierro osoak 8 minutu iraun zuen eta zezen bakarra iritsi zen zezen plazara idi joaldunekin, gainerako guztiak solte gelditu baitziren. Entzierroaren bukaeran 33 zauritu izan ziren. Behin "Doloroso II.ak" ibilbideari berriz ekinik, bere abizenarena egin zuen beste lau korrikalariren aurka Estafetan. Bere adarrak dastatu zituzten Pontevedrako Francisco Garcia 18 urtekoak, Iruñeko Mikel Zabalza eta Félix González 18 eta 23 urtekoek, hurrenez hurren eta Zelanda Berriko Ian Gordonek ere. Hori izan da korrikalari anitzendako izan den entzierrorik arriskutsuena

Suscríbete al boletín de noticias

sanfermin