Sanfermin.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

Jandilla izanen da lehena sanferminetan

Jandillak bere 16.entzierroa eginen du uztailaren 7an. Aldi gehiagotan parte hartu duen laugarren ganadutegia (1980tik) eta adarkaturiko lagun kopuruan hirugarren arriskutsuena.

Entzierrorik bizkorrena: 2´19" 1998/7/7 22,66 km/h
Entzierrorik motelena: 5´33" 2005/7/11 9,45 km/h
Batez besteko iraupena: 3´19" 15,14 km/h
Adarkaden batez bestekoa: 1,8 (27/15)
Adarkadak izaniko entzierroen batez bestekoa: 3,3 (27/8)


Jandillakoek 15 entzierrotan 21 minutu eta 7 segundo pasatu dute entzierroaren ibilbidearen gainean. Orain arte 27 adarkada utzi dituzte, entzierroko ia bi (1,8), 2014an adarkaturik izan ez bazen ere. Garrantzitsua da datu hori azaltzea. Eginiko hamabost entzierroetarik, zazpitan ez da adarkaturik izan eta beste zortziek biltzen dituzte 27 adarkadak. Batez besteko orokorraren atzean, Jandillarekin edo ezer gertatzen ez dela edo animalia horiek entzierro adarkadatsua egiten dutela ezkutatzen da. Jandillakoek, adarkatzen dutenean, lasterketako 3,3 adarkada egiten dute batez beste.


Entzierroko jokaera:
Lasterketa bizkorretan zezen talde homogeneoa, Estafetatik plazaraino zatitua. Zezen deslaiekin, entzierro luzeak eta bereziki arriskugarriak. Oso arriskugarriak Mercaderes karrikan eta kailejoian.


Golardoak: Zezen Feria saria: 2003 eta 2004. Carriquiri: 2004, 2005 eta 2009

       
 

Uztailak 7, asteartea
Jandilla

Llerena (Badajoz)

Encierros

15

Duración media

3.19

Adarkatuak

27

Media corneados

1.8

Traumatismoak

88

Media traumatismos

5.87

Jandillak lasterka asteartearekin eginen duen laugarren aldia. Aurrekoa 2001ean izan zen. Astearteetan ez du Jandillak, guk dakigula, adarkadarik egin.

Kailejoia Jandillak adarkatu gehien utzi duen zatia da (27tarik 9), baina nabarmendu behar da Mercaderesko zatian, 5 adarkadarekin, ganadutegirik arriskutsuena dela.

Parte hartu duen 15 aldietan, 88 lagunen traumatismoa eragin du Jandillak (entzierroko 5,87rena).

*Estadísticas periodo 1980-2015

HERIOAREN kurba

Video del encierro más reciente de esta ganadería

ARGAZKIRIK ONENAK

Entzierroaren irudi ikusgarrienen selekzioa

Ibilbidea

Santo Domingo
Ayuntamiento
Mercaderes
Estafeta
Callejón

Entzierroari buruzko info+

Ezagutu lasterketari buruz jakin behar duzun guztia