Sanfermin.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

2014ko sanferminetako entzierroen estatistikak

2014ko sanferminetan zein entzierro egin edo ikusi aukeratzeko zalantzarik baduzu, hona hemen beharbada lagunduko dizuten datu batzuk. Miura parte-hartzaileetako ganadutegi beteranoena da, Victoriano del Río bizkorrena, Jandilla arriskugarriena da eta Adolfo Martín zauritu gehien eragiten duena.

Sanfermin.com-eko buscaencierros ataleko zenbakiek, 1982az geroztiko lasterketa guztien datuekin batera, etorkizuna iragarri ez baina sail historikoan zehar joera bati eusten dioten estatistika ondorioak ematen dituzte. Entzierroa gorabehera askokoa da eta faktoreak hainbeste dira ezen ezin aurreikusizkoa baita, baina badira denboran, zenbakiek erakusten duten bezala, errepikatzen diren jokaerak.

2014an, sanferminetan entzierro gehien egindakoa Miura da 34rekin, ondoren Dolores Aguirre eta Jandilla datoz 14narekin, Torrestrella 12rekin, Fuente Ymbro 9rekin, Victoriano del Río 4rekin, Adolfo Martín 3rekin eta Garcigrande, aurten estreinatuko baita.

2014ko sanferminetarako, entzierrorik lasterrena egindakoa Miura izanen da, 2006ko uztailaren 9an ezarririko 2'13"-ko markarekin. Victoriano del Río, iazko uztailaren 10eko entzierro batean eginiko 2'14"-rekin, eta Torrestrella, 1997ko uztailaren 10eko 2'15"-ko lasterketarekin, datoz atzetik. Hala ere, hori lasterketa puntualak dira. 2014ko parte-hartzaileetako ganadutegi bakoitzak egin dituen entzierro guztien batez besteko abiadurari erreparatzen badiogu, bizkorrena Victoriano del Río da; 2'17"-ko marka du bere denborak sanferminetako bere lau jardunen artean zatiturik. Azken urteotako zezenik bizkorrenak dira eta berriro izan daitezke 2014an. 47 segundora, 3'04"-rekin, Torrestrella dago, eta atzerago, Fuente Ymbro, 3'17"-rekin. Edizio horretako ganadutegi guztien batez besteko motelena Miura eta Dolores Aguirrerena da, 3'36" baitute: oro har oso motel ez badira ere, kontuan hartu behar da haienak 14 eta 34 entzierro direla hurrenez hurren. 2014an parte hartuko duten ganadutegien lasterketarik motelena 2010eko uztailaren 9an Fuente Ymbrok emaniko 6'23" markakoa da, nahiz eta horren batez besteko abiadura, 9 jardunetan, 3'17" izan.

2014ko ganadutegietarik adarkada gehien eman duena Jandilla da, 27rekin, eta hurrengoak Torrestrella 21ekin, Dolores Aguirre 14rekin eta Miura 12rekin dira. Animalia horien arriskugarritasuna zehazteko, entzierroko batez besteko adarkada kopuruari begiratzen diogu eta, hortaz, Jandillak askoz gehiago ikaratzen du. Izan ere, Jandillak entzierroko 1,92 adarkada indizea du, Torrestrellak 1,75 eta Dolores Aguirrek 1. Cebada Gago egon gabe, sanfermin guztietako hiru ganadutegi arriskugarrienetako bi elkartuko dira 2014an.

Adarkadez bestalde, traumatismoei dagokienez, entzierro bakoitzean horrelako zauriak gehien eragiten dituen ganadutegia Adolfo Martin da, batez beste lasterketako 3,75 traumatismo izanik (23 3tan). Hala ere, kopurutan, traumatismo-zauri gehien eragiten duen ganadutegia Jandilla da, 81 traumatismorekin, hurrenez hurren 46 eta 45 dituzten Fuente Ymbro eta Torrestrellaren aurretik.

     Instagram Pinterest