Kukuxumusuk eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak "Entzierrometroa" sortu zuten 2005ean, entzierroan elkartzen diren hainbat faktore erreferentziatzat hartuta erabiltzaileari lasterraldian izan dezakeen arrisku maila adierazten dion informatika aplikazioa.
"Entzierrometroa" informatika aplikazio erraza da, zeinarekin erabiltzaileak entzierro baten arrisku maila ezagut dezakeen, hamar aldagairi erantzuna emate hutsaz: korrikalariari berari (adina, egoera fisikoa, lo egindako orduak, alkohola, entzierroetako eta bestelako zezen ikuskizunetako eskarmentua eta araudiaren ezaguera orokorra) eta lasterraldiari (astearen eguna, ganadutegia eta zolaren egoera) dagozkien aldagaiei.
Aldagai bakoitzari egokitzen zaizkion baloreen konbinazioaren arabera, emaitzak, 0tik 10erako indizean, egoera jakin batean entzierroan korrika egiteak izan dezakeen arriskua adieraziko du.
ABIATU TESTA
Entzierroen bilatzailea
Analisi historikoa
Nola egin zen
Egileak