Gutxiago geriatzen da ...

camisetas

© Tino Soriano

Telebistan

Entzierroa ikuskizun gisa, egia erran, telebistatik ikusten da hobekien. Besteak beste, osorik ikusten delako, zera, eta ez metro eskas batzuk balkoi batetik bezala. Gainera telebistatik errepikatu egiten dituzte une interesgarriak, kamaralentan. Entzierroak zuzenean ematen dira TVEn eta Cuatron eta behin eta berriz errepikatzen dira goizean eta hemengo albistegi guztietan. Bertatik bertara, berriz, ezer gutxi ikusten da, oso entzierro mantsoa ez bada behintzat. Baina zer arraio! merezi du halere.

Lasterketan parte hartu baduzu eta suertean ibiltzen bazara, agian zeure burua ikusiko duzu telebistan, bideoan grabatu eta etxera etorrita lagunekin harrokerian ibiltzeko modua izanen duzu.