Entzierroaren bidetik, behintzat, ez saiatu entzierroa ikusten. Hor besteentzat arrisku bat besterik ez zara izanen. Kontuan hartu entzierroa izugarri ikuskizun laburra dela, osotara pare bat minutu baizik ez, normalean. Badaezpada erraten dizugu: ez etsitu, egia erran, ez baita ezer askorik ikusten. Giroa da dastatu beharrekoa: deiadarrak, eta zezenak pasatzen direnean somatzen den beldur usain orokorra.