Gutxiago geriatzen da ...

camisetas

© Jim Hollander

Balkoi batetik

Hobekiena etxe partikular bateko balkoitik ikusten da entzierroa. Saia zaitez ia balkoi batera ateratzen denen batek gonbitea egiten dizun. Batzutan ongi ateratzen da. Bisitari garrantzitsu horietako bat baldin bazara, kontaktu ofizialak dituen horietako bat, eraikin publiko batetik ikustea daukazu (orduan alferrik dituzu gure aholku guztiak).

Urte batzuk badira entzierroa ikusteko balkoiak alokatzen direla, batzutan gosaria ere barne. Balkoiaren alokera aldatu eginen da balkoia dagoen tokiaren eta pisuaren arabera (pisua garaiagoa den heinean, merkeagoa). Erreka izeneko turismo zerbitzu bat badago Iruñean (Kuria karrikan. Tf. 948 22 15 06) hirian barna bisita gidatuak antolatzeaz gain, entzierroa balkoi batetik ikusteko aukera eskaintzen duena, gosaria eta guzti. Gosaria hartuz gero, garestiago aterako zaizu. Turistentzako informazio bulegoan (San Frantzisko plazan (mapa), 848-420 420 eta oit.pamplona@cfnavarra.es), alokatzaileek beren telefonoak jartzen dituzte. Bulegoak berak ez dizu tramitea egiten: zerorrek egin beharko duzu.