Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geriatzen da ...

camisetas
  • © Mikel Lasa

    © Mikel Lasa

  • © Maite Hernández

    © Maite Hernández

Zezen plazatik

Zezen Plazan bukatzen da eta, bertan, lasterketa ikusteko pantailak egoten dira. 7, 12, eta 13an, 06:00etatik aitzina, sarrerak 6 euro balio du. Gainerako egunetan, 07:00etatik aitzina, umeek ez dute ordaintzen. Harmaila estaligabeetako sarrera doakoa da, eta harmailetakoek eta andanakoek 5 euro balio dute.

Bigarren hesiaren gibelean jarri behar da. Zai-denboran giro gustagarria egoten da: musika banda lagun. Oro har kalean baino emozio gutxiago egoten da hemen, baina batzutan alderantziz izan daiteke (sarreran jende metak egiten direnean). Erosoa da, hori beti. Sarrerak eskubidea ematen dizu bigantxak ikusteko entzierroaren ondoren. Interes handi-handirik ez dute baina tira, barre pixka egiteko modua igoal.