Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

© Ana Villanueva. 2009. Karrikan entzierroa modu askotan ikusten ahal da.

  • © Victoriano Izquierdo. 2009.

    © Victoriano Izquierdo. 2009.

  • © Manuel Jorge Pérez. 2009.

    © Manuel Jorge Pérez. 2009.

Entzierroa kaletik

Entzierroa ibilbideko hesietatik ikus daiteke. Egur hesi puskarik luzeenak Udal plazan, Mercaderes kaleko bukaeran eta -hauxe luzeena- Estafeta bukaeratik plazarainoko tartean daude.

Bigarren hesia (kanpoaldekoa) bakarrik okupa daiteke; aurreneko hesia lasterkari larrituentzat erreserbaturik dago, eta bien arteko tartea larrialdietako mediku zerbitzuetarako, poliziarako, prentsa argazkilarientzako e.a.

Leku ona hartu nahi baduzu, 6.30etarako edo azaldu beharko duzu eta hantxe egon, aspertuta eta hoztuta zortziak arte. Gainera, kontuan izan ezin dela tokirik gorde; handik ikusi nahi baduzu, bertan egon eta norbere tokia defenditu beharra dago. Gainera, egia esan behar badugu, ez da oso ongi ikusten: aurrean beste hesi bat daukazu, traba handixea. Horregatik Iruñeko jende gutxi ikusiko duzu hesietan. Hala ere, kanpotarra bazara, balkoi batean tokia lortzeko kontakturik ez baduzu eta sanferminetan bizian behin besterik egonen ez bazara, agian merezi izanen dizu ordu batzuk hortxe zai egotea hortzekin kriskitinak joaz. Hoberena duzu sei t´erdik-zazpik aldera tokia hartzea, arropaz ongi hornituta (gauak nahiko freskoak dira). Beranduago ez duzu lekurik harrapatuko.

Santo Domingo kalean toki hobexegoa dago, franko luzea: Nafarroako Museotik Santo Domingo kaleraino heldu den baranda. Hemen ez dago hesirik aurrean, entzierroaren hasiera ikusten da, aurren puntako lasterkariak ikusiko dituzu horma-zuloko santuari kantuz, eta, gainera, kale puska handia ikusten da nola gora nola behera. Toki izugarri ona da ikusteko. Lastima horrexegatik jendea galanki izaten duela. Goizeko bost t´erdik-seiak aldera etorri ezean ez duzu hemen tokirik harrapatuko.

Suscríbete al boletín de noticias