Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

© José Antonio Pérez. Caballer piroteknia suziriak prestatzen.

Entzierroko suziri ohartarazleak

Lau suzirik oso kode zehatza betetzen dute lasterkariak zezen saldoa atera eta iritsi dela ohartarazteko

Caballer piroteknia etxeak du entzierroan eta txupinazoan erabiltzen diren suziri guztiak prestatzeko ardura. Suziri-hornitzaileak berak bermatzen du dunbotsak entzierroko horren egoera ezberdinetan, bai eguraldiari bai jendeari dagokienez, entzuten direla. Izan ere, hori da lasterkari guztiekin aldi berean komunikatzeko era bakarra. Lehen bi suziriak ukuiluetatik jaurtitzen dira eta beste biak zezen-plazatik.

Lehen suziriak entzierroa hasten dela abisatzen du eta ukuiluan erdi lo egoten den zezen taldea akuilatzen du. Lasterkariek adrenalina botatzen dute eta beren inguruan lehen zezena ager dadin geratzen den denbora gutxi gorabehera kalkula dezakete buruz. Bigarren suziria, entzierroan izaten den zalapartak berak apaldua, Santo Domingoko ukuilutik adardun guztiak atera diren seinalea da. Bi eztanden artean denbora luzea igarotzen bada, zezenen bat ateratzen berandutu da eta irteeratik zezen taldea bereizirik joan daitekeen zalantzarik ez da izaten.

Zezenak plazara iristen direnean eta atea itxita dagoenean, hirugarren suziria jaurtitzen da. Horrek entzierroaren ibilbidean zezenik ez dagoela esan nahi du, nahiz eta hesia oraindik itxita egon. Laugarren suziriak zezen saldo osoa zezen-plazako ukuiluan sarturik dagoela abisatzen du. Abisu hori entzunda, karrikak berriro ireki daitezke eta segurtasun eragile guztiek badakite hiriak festan jarrai dezakeela.

Hirugarren suziriak jotzen ez badu, zezenak hondarrera iritsi ez direla edo haietako batek atzerantz egin duela pentsatu behar da. Lasterkariak seinale horri adi egon behar dira zezen taldeak gainditu baditu ere, Mercaderes karrikako bihurguneko edo Xabier karrikako segurtasun hesietatik harantz badaude bereziki.

Suscríbete al boletín de noticias

sanfermin