2011 honetan hasi da Iruñeko Udala entzierroan lasterka zenbat jendek egiten duen kontatzea ahalbidetzen duen teknologia egokia erabiltzen. Aurten 20.500 izan dira sanferminetako entzierroetan parte hartu duten lasterkariak. Uztailaren 7an kopururik handiena bildu zen, 3.600 parte-hartzaile, eta uztailaren 14an, txikiena, 1.600.
Datuak eskuetan, mito batzuk erori dira, hala nola uztailaren 7an, eta ez asteburuan, jende gehiago aritzen dela eta egunero lasterkarien erdiak estreinatzen direla entzierroan. Lasterkarien jatorriari dagokionez, beti uste izan da gehienak bertako edo estatuko lasterkariak direla, baina 2011ko uztailaren 7 eta 8an kanpoko lasterkariak estatukoak bezainbeste izan ziren eta 14an atzerritarrak estatukoak baino gehiago izan ziren. Batez beste, lasterkarien %37 anglosaxoia da. Ostiral, larunbat eta igandean atzerritar kopururik txikienak egin zuen lasterka entzierroan. Ikusi inkesta datuak.