Honaino ailegatu bazara, garbi dago gogoa duzula entzierroan larrua jokatzeko. Argi ibili. Kaos honek baditu, kaos guztiek bezala, arau batzuk; betarik baldin baduzu, ikus itzazu entzierro batzuk parte hartu baino lehen.
Ibilbidean sartzeko, hartarakoxe sarreretara joan behar da. Ibilbidea hustu eta garbitu egiten da entzierroa baino lehen eta lasterkariak ezin dira bertan sartu goizeko 7:00ak jo ondoren. Ordu horretatik aitzina eta 7:30ak bitarte bi ate baizik ez da egoten hesian sartzeko: bat Udalean eta beste bat Merkatu Plazan. Ez saiatu nonnahitik sartzen, aitzindariekin problemarik nahi ez baduzu (informazio interesgarria: ordu hauetan, agintariak nahiko erraz dantzatzen ditu eskuak eta porra).
Mozkortuta laster egitea erokeri izugarria da. Bai zuretzat eta bai beste guztientzat oso arriskutsua.