Entzierrorik bizkorrena: 2,15" 10/07/1997. 23,3km/h.
Entzierrorik motelena: 5,10" 10/07/2000. 10,16km/h.
Bere entzierroen batez besteko iraupena: 3.17" 15,98 km/h.
Entzierroko adarkadak batez beste: 2,1
Entzierroko traumatismoak babez beste: 3,9
Entzierroko zaurituak batez beste: 25,3
Torrestrella sanferminetan adarkada gehien eman dituen bigarren ganadutegia da, 21, baina, 10 entzierrotan soilik parte hartu duenez, lasterraldiko adarkada pare bat utzi du. Bere 10 entzierroetako 3tan soilik ez da adarkadarik erregistratu. Torrestrellarenak guztietarik adarkada gehien eman dituzten zezenak dira, bai udaletxeko zatian bai Mercadereskoan -4 adarkada zatiko-.
Hala ere, Torrestrellaren tokirik arriskutsuena Estafeta da, hor beren 21 adarkadetako 8 utzi baitituzte. Gainera, parte hartu zuten azken aldian, 2004an, traumatismoz zaurituriko lagun gehien eragindako seigarren eta zauritu gehien utzitako bosgarren ganadutegia zen. Torrestrellarenak animalia erregularrak dira lasterketan eta ez dute gelditzeko joerarik non eta Estafetan erortzen ez diren. Haien entzierro bakar batek ere ez ditu bost minutuak luze gainditu eta haien markarik bizkorrenak errekorretik bi segundora daude (laugarren bizkorrena, 2,15", 1997/07/10). Torrestrellarenek Iruñean egin duten entzierrorik laburrenak 2 minutu eta 15 segundo iraun zuen 1997ko uztailaren 10ean, eta luzeenak 5,10 2000ko uztailaren 10ean. Kronometratu zaizkien entzierroen batez besteko iraupena 3,17 da.
Sariak:
Zezen Feria saria: 1994 eta 2002. Bestalde, Álvaro Domecqen ganadutegia izanik, Zezen Feriako lehen saria lortu zuen (1959), 1962 eta 1966az gain
Zezenik suharrentzako Carriquiri saria: 1995, 1996, 2002