Ganadutegi honek 11 adarkatu egin ditu orain arte bere entzierroetan eta arriskugarritasun koefizientea ez du oso altua (0,37 adarkada entzierroko). Iaz, berriz, entzierroak bost minutu iraun zuen eta bost izan ziren adarrez zauriturikoak eta beste sei ospitalera eramandakoak.
Tragedia horren protagonista nagusia "Ermitaño" izan zen, Mercaderesen lasterkari bat ahoan adarkatu ondoren bakarrik geratu zenean. Oraindik dugu erretinan kailejoiko harrapaketa ikaragarri hori, zeinetan mutil batek adarkada anitz izan baitzuen.
Sanferminetara etorriko diren zezenen analisia Patxi Arrizabalagaren blogean aurkitu dezakezu: Toros y Sanfermines.