Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geriatzen da ...

camisetas

© Jim Hollander

  • Dormir en el suelo es habitual

    Dormir en el suelo es habitual

  • Por sacar una buena fotografía se buscan los sitios más extraños

    Por sacar una buena fotografía se buscan los sitios más extraños

Portaera arauak

Iruñea sanferminetan legerik gabeko hiria omen da, hala uste du askok.

Begiratu hutsean, egia, hala ematen du, baina sakonduz gero, ez da hala, eta komeni zaizu jakinean egotea: nahiz eta askori bestela iruditu, sanferminetan ere mugatik pasatzen bazara beste edonon bezalako fina eginen duzu: kristorenak hartuta edo komisarian. Bordela hainbestekoa ez dela frogatzeko, ikusi besterik ez dago gurasoek beren haurrak lasai asko ateratzen dituztela jendarte parrandero horretara. Eramaten dituzte, esate baterako, peñen karrikadantza ikustera "nola dibertitzen diren", edo dianetara, ikustera gau-pasa egindakoak. Haurrek ikusten dutena, egia esateko, ez da oso eredugarria, baina bertako mozkorra, berez, aski lasaia izaten da: ez dago ia ia borrokarik, ezta bortxa edo bortxaketarik, orohar.

Zer den zilegi eta zer den debeku bereizten duen marra ez da beti nahi bezain klaro egoten, eta diferentziak izaten dira non eta noiz den: sen amini bat erabili behar da eta zuhur jokatu: dudan, hobe duzu moderatzea bertako kodeak apur bat ikasi arte.

Suscríbete al boletín de noticias