Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas
  • Maite Hernandez

    Maite Hernandez

  • Maite Hernandez

    Maite Hernandez

Trenez

Trenez erosotasun handiz etor daiteke Madriletik eta Bartzelonatik.

Madriletik Iruñera

Madriletik ibilbidea hiru ordutan egiten da Alvia motako trenekin. Astelehenetik igandera arte badira trenak Alvia 601 bezalakoak. Sanferminetan, hala ere, tren gehiago jartzen dituzte martxan eta komenigarria izaten da renfek duen web orria kontsultatzea.

Tarifa: Interneten bidez erosita joaneko tarifa 51,80 eurokoa da lagun bakoitzeko turista klasean eta 79,00koa preferentean. Diferentzia horrek aparkalekua, prentsa eta gosari edo bazkaria (ordutegiaren arabera) hartzen ditu barne. Kontsultatu PDF formatuan Alvia S/120 trenaren ezaugarriak. Tren modelo honek egiten ditu Iruñerako bidaiak Madriletik eta Bartzelonatik. Bartzelonatik arratsaldetan abiatzen den Arco tren modeloaren kontsulta egiteko, klikatu hemen.

Bartzelonatik Iruñera

Txartela erreserbatzeko orduan tren mota kontuan izan behar da, izan ere haren arabera bidaia lau ordutik bederatzitara luza daiteke. Alvia eta Arco trenak abiadura handikoak dira. Ibilbidearen tarte handi bat abiadura handiko trenaren bide berezitik egiten dute eta horregatik Bartzelona eta Iruñea arteko bidea lau ordutan egiten du. Turista mailan 52,30 euro balio du joan-etorriko txartelak, eta lehentasunekoak 69,40 euro. Interneteko RENFE.es orrian txartelak erosi eta prezioak kontsultatu daitezke.

Tarifa: Alvia edo Arco trenetan joan-etorriko txartelak 52,30 euro balio du turista mailan, eta lehentasunekoak 69,40 euro. TALGO trenak 34,10 euro balio du turista mailan eta 45,20 lehentasunezkoan, joan etorriko bidaian. Estrella trenak kategoria bakarra du eta 44,60 euro balio du.

Beherapenak

Bada beherapen mordo bat. Murrizketa aunitz badaude ere badago aukera txartela %60ko beherapen batekin lortzeko 15 egun aurretik eskuratzen bada. %10 gutxiago azken prezioan txartela joan-etorrikoa bada; %20 merkeago gazte-txartelarekin (26 urtetik beherakoentzat, erkidego nahiz munduko herrialde guztientzat balio duena); %40 merkeago 14 urte baino gazteagoentzat.

0tik 4 urte bitartera ez dago ordaindu beharrik eserlekurik okupatzen ez bada. 4 urtetik 14ra bitarteko bidaiariek txartela ordaindu beharko dute, beherapenak jasotzeko aukerarekin. Taldeek %25rainoko deskontua dute (10-25 lagunen taldeentzat) baina beherapenak ez dira indarrean uztaila eta abuztuan.

Hiriko autobusa edo taxi

Iruñeko estazioa aparte samar dago, oinez ezin joateko moduan, baina euro baten truke 9. autobusak alde zaharrera eramenan zaitu. Badira taxiak, baina gutxi. Ez dira bereziki garesti ezta merke ere eta ezin da haiekin prezioa negoziatu taximetroa eramaten dutelako. Taxi geltokietan edo 948 23 23 00 telefonora hots eginez lortzen ahal dituzu. 

sanfermin

Suscríbete al boletín de noticias