Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geriatzen da ...

camisetas
  • sanfermin.com

    sanfermin.com

  • sanfermin.com

    sanfermin.com

Autoz bazatoz

Madriletik, Bartzelonatik edo Europatik

Madriletik: hartzazu A-2 errepidea (autobia) Medinaceliraino; hortik N-111 Soriaraino; Soriatik N-122 Tuteraraino eta hortik N-121 errepidea edo AP-15 autobidea Iruñeraino. Autobide hori pagatuzkoa da: Tutera-Iruñea. 83 km, 7,40 € (bi alditan ordaindua). Guztira lau ordu bataz bertze (400 km inguru).

Bartzelonatik erosoena AP-2 autobidea hartzea da Zaragozaraino (Alfajarín) eta hortik Tuteraraino (AP-68). Ondoren AP-15 hartu Iruñeraino. Hiru tarte horiek pagatuzkoak dira: denetara 35,80 €. Lleidatik heldu bazara merkeagoa da 24,70 €.

Europatik autoz heldu bazara, hoberena duzu Irundik sartzea. Baina bidenabar turismo pixka egin nahi baduzu, beste sarbideak (Ibardin, Dantxarinea, Luzaide, Eugi) hagitzez interesgarrigoak dira. Irundik, biderik laburrena eta politena, N-121 hartzea da, Belaten barna. Baina presatua bazabiltza, hobe duzu Donostiaraino segitu eta A-15 autobidea hartzea (debalde Irurtzuneraino. Handik Iruñera, 20 km, 1,75 €). Azkarrago eta erosoago joanen zara. Irun-Iruñea autobidez: ordu bat. Belaten barna: 1,30 h.

Suscríbete al boletín de noticias