camisetas

Hegazkinez

Noaingo aireportua Iruñetik zazpi kilometrotara dago. Sanferminetan hobe duzu txartela garaiz erreserbatzea hegazkinak lepo heltzen direlako. Lan egunetan Madrilerako bederatzi hegaldi izaten dira eta Bartzelonarako sei, bai joateko bai etortzeko. Asteburuetan ere badira hegaldiak, baina ez maiztasun berdinarekin. Bi hiri horietatik arazorik gabe lotzen ahal da munduko aireportu nagusiekin. Terminal bakarra dago eta aireportutik autobus bat irteten da ordu erdiero, 21. zenbakia, goizeko 5:30eatik iluntzeko 11:30eara; Iruñeko erdi aldera eramanen zaitu, autobus geltoki ingurura (Pakearen plaza). Bueltan, handik aireportura beste autobus bat joaten da goizeko 6etan hasita 23.00ak arte. Asteburuetan orduro izaten da.

Iberia konpainiarekin 902 40 05 00 telefono zenbakiaren bidez egiten ahal dituzu erreserbak edo haien web orrian sartuta: www.iberia.com. Berriki Spanair hasi da lanean eta euren webgunean sartzen ahal zara informazio eske www.spanair.com. Madrilera hainbat hegaldi egiten ditu.

Aireportutik, bestalde, taxiz joaten ahal zara alde zaharrera 10 euroren truke.