Madril, Bartzelona eta Frantziako hegoaldetik Iruñera egunero autobus asko izaten dira. Madrildik Conda konpainia dago (telefonoa: 948 22 10 26) eta txartelak 30 euro inguru balio du. Beste aukera PLM da, Logroñon barna ibilbide hori egiten baitu. Txartelak 20 euroren bat balio du (telefonoa. 902 144 174)
Bartzelonatik Iruñerako zerbitzuak egiten dituena Vibasa konpainia da (948 22 09 97).
Sanferminetan toki hurbiletatik zerbitzu interesgarriak izaten dira. Baiona, Biarritz, Donibane Lohitzune eta Hendaiatik sanferminetako zerbitzu esklusiboa izaten da. Arratsaldeko seitan atera eta entzierroaren ondoren itzultzen da. Kontsultatu hemen ordutegia eta prezioak. Edsa.
Hurbileko hirietatik ohiko zerbitzu ugari izaten dira, festetan indartzen direnak: Gasteiztik (La Burundesa 945 26 46 26 / 948 22 17 66), Donostiatik (La Roncalesa, 948 22 20 79), Bilbotik (La Burundesa 94 427 11 11 / 948 22 17 66), Zaragozatik (Conda y 948 22 10 26) eta Santandertik (La Burundesa 948 22 17 66).
Iruñeko autobus geltokia hiri erdian dago, Yanguas y Miranda karrikan. Geltokia, berri eta modernoa, lur azpian dago. Iruñeko erdialdean da eta hiri autobusen bitartez tren geltokiarekin eta aireportuarekin loturik dago. Barrualdean kontsigna publiko automatikoa du eta sanferminetan txikia gelditzen da. San Frantzisko plazan kontsigna bereziko zerbitzua izaten da.