Hiri autobusen sarea aski eraginkorra da, nahiz zenbait ordutan nolabaiteko "pilaketa" sortzen den, mundu orok autobusa ordu berean hartu nahi izaten baitu. Haien maiztasuna ongi samar dago,
hamar-hamabost minutuetatik hasi eta ordu-erdira arte ibilbide luzeenean. Garrantzitsua da autobus berezi batzuk gau osoan zehar ibiltzen direla oroitzea, auzoetara eta eskualdeko herrietarakoak.
Garrantzitsua da halaber helbideen izenak egiaztatzea, izan ere, esate baterako, tren geltokira joaten den autobusean RENFE irakurtzen baita, eta ez tren geltokia zehazki. Festaren erditik pasatzen da Sarasate pasealekuaren ondotik eta geltokira berera joaten da.
Auzo batean lo egiten baduzu, egiten dituzun ziraldoak biderkatzen dizkizuten alimaleko ibilaldiak aurrezteko baliagarri izanen zaizkizu autobusok. Gainera, autobusetan oso gauza bitxiak ikus daitezke tarteka, bidaiariak protagonista dituen zuzeneko antzerkia. Zerbitzua erabil dezazun gomendatzen dizugu. Eta, ez dezazula ahantz, Iruñean hiri-autobusei "billabesak" deitzen diegu. Badago Iruñerriko Mankomunitateko Hiri Garraio Zerbitzuan bezeroentzako arreta telefono bat, honakoa: 901 502 503
2008ko Iruñeko eta eskualdeko autobusen tarifak
Txartel arrunta 1 €
Diru txartela 0,50 €
Autobus aldaketa doanekoa, baina soilik txartelarekin ordainduz gero eta 45 minutu pasa arte.