Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geriatzen da ...

camisetas

Nola etorri

Hautaketa onena egin

Iruñea toki estrategikoan kokatua dago komunikazioei dagokienez, izan ere muga ondoan dagoen hiria baita eta horrek erraz egiten du Sanferminetara iristea. Dena dela, kontuan hartu behar da hiriak data hauetan biztanlegoa biderkatzen duela eta, horregatik, zailtzen ahal da zer edo zer gurera iristea;beraz, hobe duzu lehenbailehen erabakitzea nola etorri azkeneko uneko ezusterik izan nahi ez baduzu. Asteburuan etortzeko asmorik baduzu, are gehiago. 

Hurbileko hirietatik

Iruñea gutxi gora behera Donostia, Zaragoza, Gasteiz eta Logroño artean kokatua dago. Aireportua badu Madrilera eta Bartzelonara egunero hegaldiak dituena eta asterokoak Lisboara Iberia eta Portugaliarekin. Zaragozak, Bilbok eta Gasteizek nazioarteko hegaldi gehiago dituzte eta oso komukazio ona autobusen bidez Iruñearekin. Gasteiztik 7 euroren truke iristen ahal da ordu bete inguruan La Burundesa konpainiarekin. Zaragoza edo Bilbotik, berriz, 12 euro balio du eta bi orduko iraupena du bidaiak. Bilbotik, emandako kopuru horri aireportutik autobus geltokira (edo aldrebes) eramanen zaituen autobusaren (Bizkaibus A3247) kopurua gehitu behar diozu. Bilbotik La Burundesa eta Zaragozatik Conda konpainia.

Penintsulako bertze toki batzuetatik

Bartzelona edo Madril bezalako hiri handietatik etortzeko komunikazio oso ona dago autobusez, baina arestian aipatu bezala, data hauetan txartela lehenbailehen erreserbatzea komeni da, baita itzulerakoa ere: Madriletik Conda eta Bartzelonatik Vibasa konpainiarekin. Autobus geltoki berria eraikitzen ari dira Iruñean, baina oraindik ez dago bukatuta eta metrorik ez dugu.  

 

Iruñea, orokorki, dexente ongi komunikaturik dago. Zernahi gisaz, sanferminetan garraioak, errepideak, trenbideak eta beteta egoten dira, batez ere asteburuetan, kanpoko jendea hurbiltzen den sasoian. Halatan, hobe duzu bidaia denboraz prestatu, festan segundu bat bera ere ez galtzeko. Seguru Viajes Arga bezalako bidaia agentzia batek lagun diezazukela. Txupinazoa, entzierroa, Pobre de mia edota zezenketak ikusteko zerbitzuak eskaintzen ditu. Asociación Navarra de Agencias de Viaje edo Viajes Tournasol bidai agentzian ere galdetu dezakezu.

Hona hemen garraioei buruzko informazioa, ordutegiak, bideak, prezioak etab. Beti bezala, poltsiko mota guztietako modukoak daude. Beraz, informa zaitez ongi, Uztailaren seian elkar ikusiko dugu eta.