camisetas

APARKATZEA

Autoz etortzen bazara

Autoz etortzen bazara, interesgarri gertatuko zaizu sanferminetako zirkulazioari buruzko hainbat gauza jakitea:

-Sanferminetan Iruñean zehar autoz mugitzen saiatzea ez da batere gomendagarria: onena leku eroso batean aparkatu eta hartaz ahaztea da.
-Ibilgailuek uztailaren 5etik 14ra bitartean debekaturik dute Alde Zaharrean barna ibiltzea.
-Debekaturik dago zezen-plazaren inguruetan autoz 17:00etatik 20:00ak bitartean ibiltzea.

APARKATZEA

Ordain bidezko nahiz doako aparkalekuak. Azkar eta erosoena lurpeko ordain bidezko aparkalekuak eta festatik urruneneko eremuak erabiltzea da. Aparkaleku batzuk urte osokoak izaten dira, beste batzuk sanferminetarako espresuki moldatzen dira, ikastetxeetako jolastokietan eta zabalguneetan. Gure zerbitzu mapan aparkaleku guztiak aurkitu ahal izanen dituzu.

Sanferminetan eremu urdina ez dago indarrean eta beraz ez da zertaz ardurarik hartu denbora mugari dagokionez, betiere aparkalekua zamalanetarako eremua edo berdez pintatutakoa ez bada, aurrerago adieraziko dugun bezala. Garrantzitsua da autoa non aparkatu duzun gogoratzea, baita kalearen izena, kalea bada. Kontuz ibili, ezen Iruñeko kaleen izenak euskaraz eta gaztelaniaz ageri dira eta calle = kalea dugu, ez bata ez bestea ez dira haren izena, eta gero ezinezkoa da lekua bata bestetzat hartuz gero aurkitzea (ez da txantxa, urtero gertatzen den zerbait baizik).

KALEAN

Aparkalekuez gain kale gorria ere badugu. Oso zaila gertatuko zaizu Alde Zaharretik hurbil aparkatzea egun batzuk lehenago etortzen ez bazara. Dena den, zenbat eta zaratatik gehiago aldendu hainbat eta leku gehiago aurkituko duzu eta ajearen ondoren loak hartzea errazago suertatuko zaizu. Gainera, sanferminetan badira hainbat kale zeinen erdi-erdian aparkatzea dagoen eta inork ez du deus esaten garaje baten irteera edo beste ibilgailu bat oztopatzen ez den bitartean.

GARABIA

Udal garabia okitzeraino aberasten da sanferminetan, hein batean ezikusiarena egiten badu ere. Horrexegatik, autoa hainbat egunez geldirik izateko, behar bezala aparkaturik utzi. Aparkatzea zilegia non den eta non ez den asmatzea korapilatsua izaten ohi da, baina zure bizitokian bezalatsu izanen da ziurrenik. Aurrerago azalduko zaizkizu egoera arrunt horietako batzuk.

Itzultzean autoa utzi zenuen lekuan ez badago: edo ebatsi dizute edo garabiak eraman dizu edota ahaztua duzu non utzi zenuen. Garabiak modu okerrean aparkaturik zegoelako eraman badizu, dei ezazu 948 174 000 telefonora (24 orduetan zehar) haiek duten ziurtatzeko eta, hola bada, presta itzazu 75 bat euro eta zoaz Udalak duen ibilgailu gordelekura. Gordelekua udaltzainen polizia-etxearen azpian dago eta bada kutxazain bat atarian. Bizkor ibili, autoak bertan egiten duen egun bakoitzeko 7,40 euro gehiago ordaindu beharko baitituzu. Itzelezko kalapita muntatzen baduzu ere, jai izanen duzu leihatilako txapel-urdinekin, zorrotz demonio aritzen baitira, eta ez dizute autoa ordaintzen ez duzun bitartean emanen.

Xehetasun bat: Atzerabiderik ez duten garabiaren 78 euroez gain agian isun bat ordainarazi nahiko dizute. Ez duzu zertan orduantxe ordaindu izanen, zure aukera izanen da. Hori bai, atzerritarrek ezin dute autoa isuna ordaindu gabe bertatik eraman.

ARAU-HAUSTEA ISUNA

OSATU GABEKO ZERBITZUA
2.500 kilo arteko ibilgailuak: 42 euro.
2.500 kilotik goragoko ibilgailuak: 78 euro. 

ZERBITZUA OSATUA

2.500 kilo arteko ibilgailuak: 78 euro. 24 ordutan ibilgailua eramaten ez bada: 7,40 euro egun bakoitzeko.
2.500 kilotik goragoko ibilgailuak: 150 euro. 24 ordutan ibilgailua eramaten ez bada: 13,80 euro egun bakoitzeko.

IBILGETZEA BIDE PUBLIKOAN:
147 euro ibilgailu bakoitzeko.

ISUNA UDAL GARABIAREN ZERBITZUA ERABILTZEAGATIKO SALNEURRI PUBLIKOAK

Garabi, ordu eta frakzioko: 56 euro.

Udalak kontrataturiko garabi zerbitzua ibilgailuak eraman edo mugitzeko erabiltzen duen pertsona fisiko edota juridiko oro dago salneurri publikoak ordaintzera behartuta.
Zerbitzua erabiltzeko eskaria Hiritarren Babeserako Alorreko bulegoetan egin beharko da eta zerbitzua haren erabilgarritasunaren arabera eskainiko da.
LEGE ARAUTEGIA: 2007ko zerga-ordenantzak, 14. ordenantza eta 12. araua.

Ibilgailua gordelekura eraman eta han utzi denetik handik eraman gabe 24 ordu pasatuta, eguneko edo frakzioko izanen da zaintza gisako tarifa.
Gehienez 2.500 Kg-ko pisuko ibilgailuak: 7,40 euro.
2.500 Kg baino pisu handiagoko ibilgailuak: 13,80 euro.

KONTUZ HONAKOEKIN:

1-. Auto-karabanak ezin dira hiri barrutian aparkatu eta kanpoaldeko auzoetan egoten diren
behin-behineko aparkalekuak erabiltzera beharturik daude. Isunak ibilgailu arruntei ezartzen zaizkienak baino handiagoak izaten dira eta, hortaz, gomendagarria da modu egokian aparkatzeko denbora pixka bat galtzea. Aparkaleku guztiak hiri garraioaren bidez ederki komunikaturik daude eta autobus-linea gehienak festaren erdiguneraino joaten dira, edo aski hurbilera.

2-. Zamalanetarako eremuak. Goizero taberna inguruetan ibilgailu asko ibiltzen da gora eta behera gauean akitu denaz berriro ere hornitzeko. Zamalan eremuak oso zaindurik egoten dira eta kontuan izan behar duzu zer-nolako traba den banatzaileentzat ordu horietan hantxe aparkatzen baduzu. Eremu horiek bereizteko eta indarrean egoten diren orduak ezagutzeko, zamalanetarako eremu bakoitzean dauden seinale bertikalei erreparatu behar zaie.

Bestalde, zorua hori koloreko sigi-saga zerrendez margoturik dagoela ikustea aski da. Horixe da ezein ibilgailu aparkatu ezin deneko eremua, zamalanetarako izan ezik eta betiere garraio txartelean edo Iruñeko Udaltzaingoak eginiko beste agiri baliodun batean frogaturik. Seinaleak adierazten dituen orduetatik harantz eremu urdina dago indarrean eta zera ez dagoenez... Ez legoke arazorik aparkatzeko, ageri diren ordu horietan autoa bertatik kenduz gero.

3-.Eremu berdea. Alde Zaharreko hainbat bazterrek eremu urdin izaten dira egunez, eta gainerakoak bizilagunen ez beste inoren aparkalekurako eremu. Sanferminetan ordain bidezko aparkalekuak indarrean ez daudenez gero, berdez markaturiko eremu guztiak bizilagunentzako bakar-bakarrik dira. Haietan aparkatuz gero, isuna eta garabia etorriko zaizkizu, has zaitez kontuak ateratzen.
Bereizten erraza da, zoruko arrastoa urdina beharrean berdea baita, eta eremu mugatua dela adierazten du. Eremu horiek festatik oso hurbil daude eta ziurrenik ez dizute arazorik ekarriko, baina jakitea ongi dago ustekabea eraman baitezakezu.

4-.Ezin da espaloien gainean aparkatu beste auto batzuek hala egiten dutela ikusi arren. Denbora kontua da garabia etorri eta autoa eramatea, isuna jartzeaz gain, jakina.