Bero sapa egitea ere badaiteke. Urtea nola den. Dena dela, gauez ez du sekulan bero handirik egiten, batez ere egunsentiko ordu gaizto horietan, seiak aldera edo horrela.
Orduan jendea, alkohol gehiegiak soraiotuta, hotzari antzik eman ez eta hortxe ibiliko zaizu bularreko bixarrak bistan daukazkila, ustez-eta Benidormen dagoen, antza. Gero gerokoak: bigarren edo hirugarren egunerako hasten dira hutsak, gripe, mafrundi, marranta eta afoniak direla medio. Ekartzue jertsei bat; mesede handia eginen dizue eta. Eta euritarako zerbait ere bai, badaezpada.