Bada egia erran, ez hainbesterako: Iruñea hiri aski arrunta da, ez oso handia (190.000 bizilagun) ez oso ttikia, Piriniotatik 50 bat kilometrora, sartaldeko iruñean muturrean. Sanferminik ez balu, oharkabean pasako litzateke: ez da bereziki ederra, ez bereziki itsusia, baina bai franko atsegina: berdegune mordoa ditu (sanferminetan ostatu debaldekoa izaten dira), distantziak oso laburrak dira (edonora oinez joateko modua), hornikuntza onak ditu (nahiz beharbada kultur kontuan erren antza dabilen), bi unibertsitate (Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Nafarroako Unibersitate)
ditu (beno hiru UNEDekoa kontuan hartuta): bat pribatua eta bestea publikoa, eta gainera, jakina, sanferminak ditu, zera, ez da txori kaka.
Labur: franko toki ona bizitzeko. Batzuk diotenez, urte zehar izaten den lasaitasunak, paso ematen dio 9 eguneko festa giro zoroari.
+INFO. Pamplona - Wikipedia / Iruñeako Udala