Diru txartelak (Mastercard, Visa eta American Express gehienbat) denda handi, jatetxe eta hotel gehienetan hartzen dituzte, baina ez dute balio lehen premiako denda ttikietan (janari dendetan) eta apopilo etxe merkeetan pagatzeko. Etxe partikular baten alokairua pagatzeko ere ez dute balio. Supermerkatu merkeren batean (Lidel) ez dute onartzen txartel bidezko pagamendurik.
Txartela galduz gero, Sanferminetan oso arraroa izan ez daitekeena, honako telefono hauetara hots egin dezakezue:
4B (4B, Mastercard and Visa): 91 362 62 00/902 11 44 00
American Express: 902 37 56 37
Diners Club: 91 701 59 00
El Corte Inglés: 901 12 21 22
Euro 6000: 902 20 60 00
Servired: 901 10 10 11
Tarjeta Aurora: 902 10 02 34