Gutxiago geriatzen da ...

camisetas

© J. L. Saenz Ricarte

Hizkuntzak

A!, xehetasun bat: Iruñean gaztelania eta euskara ditugu erabiltzen, baina beste erdaretarako nahiko moldagaitz gara eta moldatuz gero, gaizki samar ahoskatzen dugu. Hemengo jendearekin moldatu nahi baduzu gaztelania edo euskara jakin beharko duzu. Ez badakizu, ongi pasako duzu, jakina, baina festaren parte eta gauza asko oharkabean pasako zaizkizu. Atzerritarrekin ibiliko zara, geto batean bezala, eta festaren hainbat alderdi galduko dituzu. Ez beldurrik izan komunikatzeko, ahoskera kaxkarra alkoholaren efektuekin nahastu eta jendeak hobeki ulertuko zaitu. Misterioa da, baina errealitatea.