Sanferminez gain, Iruñearen dohairik hoberena bere kokalekua dukezu seguraski: hiria bera nahiko normala bada ere, Iruñea ingurua, aldiz, (hots: Nafarroa) toki deigarria da benetan, batez ere bertako naturagatik: natura txit aberatsa du eta aski ongi kontserbatua. Artezaleek ere (adibidez erromanikozaleek) izango dute hemen beren grina non asea. Eta, gainera, jatekoa eta edatekoa ona da.