Gutxiago geriatzen da ...

camisetas

© Mikel Uremeneta

Tabernak eta parranda

Taberna eta martxa kontuan, sanferminak daude, jakina, zerorrek ikusteko aukera izango duzu; gainerako urtean ere aitortu behar da ongi hornituak gaudela taberna, pub, kobazulo, elkarte, soziedade eta edari-saltokien kontuan: hiriaren zenbait partetan haien dentsitatea izugarria da, batez ere kanpotarren begitan. Haiek ohituta baitaude Km2ko taberna bat izatera. Moxkorzalea baldin bazara, beraz, Iruñea gustatuko zaizu: besterik egiten ez dakigu. Dena dela, erne: taberna asko eta martxa asko, egia, baina sanferminez kanpora ez pentsa hona etorrita Sodoma eta Gomorra aurkituko dituzunik. Hori, urtean hamar bat egunez baizik ez da izaten. Eta, gainera, orduan ere Sodoma eta Gomorra kontu hori ez da erabat egia izaten: besterik badirudi ere, sanferminetan badira zenbait portaera arau, begiratu beharrekoak.