Festan gozatu eta erabat sartzen denean, batzuetan bat ez da konturatzen bidean zenbait gauza utziz joaten dela. Zerbait aurkitzen baduzu, agintaritzaren agente bati edo babes zibileko kolaboratzaileei -txaleko laranjadunei- ematea da ohitura. Haiek Objektu galduen Bulegora eramanen dute.
Bulego hori festetan buru-belarri aritzen da lanean, baina gero bere jarduna luzatzen du erreklamazioei erantzun eta zerbitzua ematen jarraitu ahal izateko.