Sanfermin.com
Encierro y fiestas de Sanfermin, del 6 al 14 de julio de 2013

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

Bizkar-zorrodunentzako datu praktikoak

Sanferminetara bizkar-zorrodun etortzeak ez du inolako arazorik sortzen hirian, festaren erdian, holako bidaiarientzako zerbitzu onak izaten baitira

Sanferminetara bizkar-zorroa soinean etortzea oso aukera tradizional eta ohikoa da. Hiria holako mugimenduetarako oso prestaturik dago eta oinarrizko beharrak hiriaren erdialdean ase daitezke. Zailena lo egiteko tokia aurkitzea da, jendeak logelak askoz lehenagotik alokatzen dituelako. Hala ere, gogoratu Iruñea Done Jakueren bide erdian dagoela eta hiria urtean zehar hamaika lagunek ibiltzen dutela eta bizkar-zorrodun izanik artatuak izaten direla. Kontuan hartu behar da sanferminetako asteburuan Iruñeko populazioa bikoiztu egiten dela.

Bizkar-zorrodunentzako aholkuak zazpi puntutan banatu ditugu: zuriz janztea, ahantzi zure bizkar-zorroa, gorputza eta arropa non garbitu?, lo non egin?, non jan?, galduriko objektuak eta Internet. Horiez gain, Sanfermin.com-eko Jan, Lo egin eta Edan atal orokorrak kontsulta ditzakezu.

Suscríbete al boletín de noticias