Sanferminetako Ganadu Feria festako ekitaldirik tradizionalenetako bat da. Izan ere, festa eta feria anitzen jatorria edo iraupena ganaduzaleek abereak erosi eta saltzeko eginiko bilera horien bidez izaten da. Feria festaren hasierarekin batera ez izan eta azpiegitura profesionalentzat egokiagoa izatea hartzen da kontuan eta, horregatik, Eroski ondoko zabaldegian egiten da, Agustindarren industrialdean.
Gaur egun San Fermin festetako Ganadu Feriaren mamia ekoizleek haragi, ugalketa, paseo edo lehiatarako zaldi azienda (zaldiak, zaldikoak eta astoak) erakustean datza. Erostera joaten direnak postuz postu ibiltzen dira produkturik hoberenerako preziorik hoberena negoziatu nahian eta erositakoa kamioiz eramaten dute. Asturiarrak, portugaldarrak eta galiziarrak dira gehien erosten ohi dutenak eta euskotarrak gehien saltzen dutenak. Bestalde, lagun anitz joaten da egun horretaz gozatzera, non festa giroa ekitaldiaren berezitasunarekin elkartzen baita.