Iruñeko Udalak Sanferminetako egitarauaren barruan hainbat ekitaldi kultural antolatzen ditu, gauaz, beste ekimen pribatu eta herrikoiekin bat egiten dutenak. Gauari ongietorria emateko ardura duten ikuskizunak zezensuzkoa eta su artifizialak dira, 22:00etan eta 23:00etan, hurrenez hurren. Beranduago, 00:00etan, hasten dira gaueko musika emanaldiak.
Bi dantzaldi daude, 23:30ean Gurutze Plazan eta 00:00etan Antoniutti Parkean. Gauerdian udal plazatik hiriko hainbat txokotara abiatzen diren musika bandek bat egiten dute. 00:00etan ere Gaztelu Plazan gaueko kontzerturik sonatuena izan ohi dena hasten da. Bertan aski ezagunak diren rock eta pop taldeek, Carlinhos Brown-ek kasu, hartzen dute parte.
Hiriko beste bazter batzuetan gauak aurrera egiten du 00:30etik estilo ezberdinekin. Foruen Plazan rock eta bertako taldeen lekua izan ohi da, eta bereziki zuzeneko soinua da baloratzen dena. Ordu berean Compañia Plazan Jazz kontzertuak izaten dira, giro lasaiago eta guztiz berezian. Ekimen pribatu eta herrikoiak urtez urte aldatu egiten dira, babesleen eta udal baimenen arabera. Jeneralean, Jito Alaian, rap eta bestelako estilo alternatiboko kontzertuak izaten dira 00:00etan, emanaldien osagarri diren hainbat performance artistikorekin.
2008an Gora Iruñea plataforma hainbat ekitaldi programatzen saiatu zen herri ekimenetik, baina udaletxearekin ados jarri ezinak ekimenak aurrera jo zezan eragotzi zuen. Nobedadeak web orri honetan kontsultatu daitezke: gorairunea.wordpress.com
Duela urte asko Club Natacionek eta Nafarroa Oinezen txosnak beren dantzaldi eta giro partikularra izaten dute, jaitik gertukoak diren giroak sortuz ñabardura ezberdinak badituzte ere, ezagutzeko aski interesgarriak.