Gau osoan egoten da irekita eta munduko barraka guztiek daukatena dauka: abildade jokoak, tonbolak, zaldikoak, txokeko autoak, noria izugarriak, tren txu-txu bat eta batez ere klase guztietako aparatu erraldoiak, jendea matxakatu, xehetu, txirtxilatu, kaskaildu, zentrifugatu edo gora eramanda behera amiltzekoak: oso gauza txarra alkohol gehiegi barrendu duen estamu batentzat. Klaro ageri dira horren mostrak aparatuen inguru guztian.
Barrakak giro ona dute eta ongi daude taberna hutseko kontuaz pixka bat deskantsatzeko.