Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

Non bilatu



Guztiak ikusi

Erlazionatutako estekak

Non lo egin / Leku guztiak / Hoteletan / Ostatuak / Pentsio batean / Apartamentuak / Etxe partikularrak / Izarpean

Hoteletan

DIRURIK BALDIN BADUZU, hotel batean lo egitea daukazu, horretarako dira eta. Kasu: diru franko beharko duzu, sanferminetan prezioak izarretaraino igotzen baitira.

Sanferminetako hotel tipikoak hiri zaharrekoak edo ingurukoak dira, hau da, barnekoak: La Perla, adibidez, klasikoetan klasikoena da (Hemingway bezero zuelako). Yoldi hotela, Alde Zaharretik hurbil, antzeko kategoriakoa da eta zezenetako giroa izan ohi zuen garai batean: torero eta torero kuadrilla askok hor hartzen zuten ostatu. Maisonnave eta Europa epizentruaren erdi-erdian daude. Europa hotelak badu gainera Europa jatetxe famatua. Maisonnavek badu aparkalekua, lurpekoa, hiri zaharrean bertan eta hoteletik oso gertu. Erakusketak eta jarduerak antolatu ohi ditu sanferminetan. Eslava hotela merkeagoa da, oso barnekoa bera ere. Erdi-erdian daude halaber: Leyre hotela (lehen Orhy izena zuena) eta Avenida (bertan du atsedenleku Borussia zezen peñak). Alde Zaharrari atxiki-atxikirik, baina kanpoan, Iruñeko hotelik famatuena dago: Tres Reyes.

Alde zaharreko eta inguruetako hotel guztiek zarataren arazoa dute, oso handia sanferminetan: oso zaila da ongi lo egitea, kotoirik gabe behintzat: zaratak gau guztia eta egunaren puska handia irauten du. Lo arina duten horietakoa bazara, agian hobe izanen duzu auzoetara jo, bake bila.

DONIBANE-ERMITAGAÑA eta ITURRAMA auzuneetan badago hotel mordo bat, gehienak egin berrixeak. Iturrama animazio handiko aldea da. Bertan Ciudad de Pamplona hotela dago. Yamagutxiko japoniar lorategiaren ondoan daude Reino de Navarra eta Sancho Ramirez hotelak. Ermitagañan Iruñeko hotelik handiena dago: Iruña Park. Auzune berean, oso ongi komunikatua, Albret hotela.

Sanferminetako tarifa igoerak ez die neurri berean eragiten Iruñerriko hotelei. Bestalde, zer esanik ez, oso lasaiak dira. Jakue hotela, Gares-en, Santiago Bidean dago kokatua. Iruñetik gertuago daude: Zizur Mayor, Don Carlos (Iruñerriko Uharten) eta El Toro (5 kilometrora).

Hilabete batzuk lehenagotik erreserbatu behar da.

Hona hemen aurki ditzakezun zenbait hotelen zerrenda. Hiriaren erdialdera (Gazteluko plaza) dagoen distantzia zein den erranen dizugu eta horrekin batera zer denboran iritsiko zaren eta nola joan ahal izanen zaren.

Suscríbete al boletín de noticias