Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

Non bilatu



Guztiak ikusi

Erlazionatutako estekak

Non lo egin / Leku guztiak / Hoteletan / Ostatuak / Pentsio batean / Apartamentuak / Etxe partikularrak / Izarpean

Etxe partikularrak

Beste ostatu modu bat badago, geroz eta maizagokoa, merkeagoa dena: etxe partikular bat edo gela bat alokatzea.

Eskaintza izugarri anitza da: hasi etxe oso batetik, erabat hornitua eta xehetasun guztiekin jarrita, harik eta koltxonetaz jarritako behebarru (bajera) bateraino, baita bakarkako gelak ere, jende gehiagorekin partikatuz edo zerorrentzat bakarrik, jatekoa barne nahiz gabe, parte zaharrean nahiz inguruko auzoetan. Badago zerbitzu profesional bat Carven Servicios, Pensa 2000, deiturikoa Sanferminetan pisuak alokatzen dituena. Ostatu klase honen eskaintza bi-hiru hilabete lehenago hasten da Iruñeko egunkarietan azaltzen, iragarkien bidez (Diario de Noticias eta Diario de Navarra batik bat) edota gure web orriko Iragarki taulan. Bestela, Turistentzako Informazio Bulegora (San Frantzisko plaza-Eslaba karrika 1) jotzea dago (mapa). Bulegoak berak ez du holako ostaturik kudeatzen (etxe partikularrak baitira), baina bulegoko kanpoaldean etxea alokatu nahi dutenak maiz biltzen dira kanpotar bila.

Ezin da tarifen gaineko oharrik eman, batetik bertzera alde handiak egoten direlako, eskaintza nolakoa den eta eskaintzaileak zenbateko kopeta duen. Dena den, ziurrenik merkeago eta atseginago izanen dela hotel edo apopilo etxe bat baino. Komeni da, jakina, etxea ikustea baietzik esan baino lehen.

sanfermin

Suscríbete al boletín de noticias