Barrenak ongi busti ondoren, iturrira igo eta laupabost metroko altueratik euren burua botatzen dute, behekaldean dauden lagunek hartuko dituztela konfiatuz. Baina, noski, jende guztia zeharo edanda baldin badago, nork ziurtatzen du behean daudenek "fardela" hartuko dutela? Ba suposatuko duzuenez, inork gutxik. Normalean sustoren batekin bada ere, iturri azpiko lagunek ongi erantzuten dute; baina gertatu izan da noizbait, arrazoi ezberdinak direla medio, istripu larriak gertatu direla eta iturritik salto egin duen pertsona elbarrituta gelditu dela. Nahiko latza da eta, gainera, horrelako kasuetan ez du bueltarik. Girientzako ongi pasatzeko modu bat da, dudarik gabe, seguruenik beste inon egin ez dezaketen "basakeri" hau eginik primeran igarotzeko aukera. Beste batzuendako, berriz, sekulako astakeria da; burua arriskatzeko nahiko modu ergela. Auskalo, zenbaitzuk ere entzierroa txoru-kontua dela erraten dute, baina tradizioa denez... Garrantsitsuena, batean zein bestean parte hartu nahi izanez gero, arriskuak zeintzuk izan daitezkeen jakitea da. Modu horretan larritasun egoera batean zer egin jakinen duzu.